Gaur goizeko paseoa pena bat izan da . Arrigorriagako Altamirako auzotik atera naiz ibiltzen. Lekua oso degradatuta dagoen arren leku berezi batzuk topatu ditzakegu. Lehenengo igoerako partea penagarria izan da, autoktono basoa desagertu egin da eta pinudi industriala landatu dituzte. Makinaria eragindako bide- mordoilek gps-a erabiltzera behartzen gaituzte baina gps arekin eta guzti, galtzea erraza izan da. Bideak itxita daude, asko aldatu dira. Sastraka ugaria da. Baina bat batean, paisaia hau agertu da begien aurrean. Zorte ona izan dut, batik bat gustatzen zaidalako sortutako irudia.